XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zoratuta banengo bezala begiratu zidan.

-Ehuneko bakarra ni naizela jakinda?

Lagun berri guztiei opari bera bururatzen zaie Paolarentzat: erlojua, gehixeago ezagutu arte ez baitira konturatzen ez dakiela orratzak irakurtzen.

Paolari, ilargi betea dagoenetan, balkoira irten eta, kantuan aritzea gustatzen zaio.

Gutun bat hasi, aspertu eta bukatu gabe bidaltzeko gauza da.

Eguberriero jasotzen dut, eguberriak eta eguberrietako postalak gorroto dituela esanez bidaltzen didan eguberrietako postala.

Oporretan, sekula ez da joaten pentsatuta zeukan tokira.

Honezkero, bidaia-ajentzia gehienetan ezagutuko dute, azken orduan munduko mutur batetik besterako txartela aldatzen duen emakumea dela esanda.

Lan batek ez dio inoiz sei hilabete baino gehiago iraun.

Senargai batek iraun zion behin lanak baino gehixeago, eta bi egunetara hots egin zion telefonoz, lanetik bota zutela eta hobea izango zela gehiago ez elkar ikustea esanez.

(Gizarajoak ez du oraindik ulertu zer egin zuen berak, Paola lanetik botatzeko.)

(Benetan, nik oso gutxitan deitzen nion, ez molestatzeagatik, esaten dit ikusten dudan bakoitzean).